lunes, 9 de octubre de 2017




Kaixo guztioi!


     Pasadan astean irakurri zenuten bezala, airbnb eta bestelako plataformak eragin kaltegarriak izan ohi dituzte hirietan. Batez ere turismo asko jasatzen dituzten hirietan. Plataforma hauek turismo masiboa sustatzen dute eta kasu hauetan bertako hiritarrek eta baita udalek neurriak hartu dituzte.

Aste honetan Bartzelonaren kasua ikusiko dugu:

Resultado de imagen de barcelona     Janet-Sanz-ek, Bartzelonako zinegotzi bat zera ziurtatu du: Airbnb-ek eskutuko turismoa bultzatzen du eta gainera bertan salgai daueden etxebizitza asko enpresetakoak dira.

     Bartzelonako udalak 6.197 espediente zabaldu ditu eta 2.333 etxebizitza itxi dituzte lizentzia egokiaren faltagatik.  Urte honetan, etxebizitzen itxierak handitu dira. Etxebizitza ilegalak alkilatzea 60.000 euroko isuna suposatzen du.

     Esan beharra dago, Bartzelonan 5.000 edo 6.000 etxebizitza ilegal geratzen direla Janet-Sanz zinegotziaren arabera.

Joane Abalia Ajuriagoikoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario