sábado, 30 de septiembre de 2017


Kaixo guztioi!

Gaur egun, jende askok erabiltzen du Airbnb platarforma. Oso zaila izaten da beherakadei edo salmenta baxuagoei ezetz esatea, plataforma honek atzetik izan ahal dituen gatazka edo arazoak atzean utziz.

Airbnb-ek oso eskaintza zabala dauka. Bertan hainbat tokiko etxebitzak aurkitu dezakezu. Mota desberdinetakoak alegia. Nahi duzun etxebizitza edo logelak aukeratzeko argazki mordoak dituzu. Honela, ez duzu etxebizitzaraino joan behar. Askota etxebizitza osoa alokatzeko aukera ematen du.

Baina askotan Aibnb-ekin alokatzea txarto irten ahal zaizu. Jendeak esperientzia txarrak izaten dituzte. Adibidez etxebizitza ez da argazkietan bezalakoa, etxebizitzan bizi den pertsonarekin ondo ez konpontzea edota iragarkian agertzen den bezain atseginak ez izatea, etab.
Hurrengo astean experientzia pertsonal bat ikusiko dugu.


Joane Abalia Ajuriagoikoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario