sábado, 30 de septiembre de 2017


Kaixo guztioi!

Gaur egun, jende askok erabiltzen du Airbnb platarforma. Oso zaila izaten da beherakadei edo salmenta baxuagoei ezetz esatea, plataforma honek atzetik izan ahal dituen gatazka edo arazoak atzean utziz.

Airbnb-ek oso eskaintza zabala dauka. Bertan hainbat tokiko etxebitzak aurkitu dezakezu. Mota desberdinetakoak alegia. Nahi duzun etxebizitza edo logelak aukeratzeko argazki mordoak dituzu. Honela, ez duzu etxebizitzaraino joan behar. Askota etxebizitza osoa alokatzeko aukera ematen du.

Baina askotan Aibnb-ekin alokatzea txarto irten ahal zaizu. Jendeak esperientzia txarrak izaten dituzte. Adibidez etxebizitza ez da argazkietan bezalakoa, etxebizitzan bizi den pertsonarekin ondo ez konpontzea edota iragarkian agertzen den bezain atseginak ez izatea, etab.
Hurrengo astean experientzia pertsonal bat ikusiko dugu.


Joane Abalia Ajuriagoikoa

jueves, 28 de septiembre de 2017




Kaixo guztioi!

Askok galdetuko duzue, zer da Airbnb?

    Airbnb enpresa eta software plataforma bat da. Bertan, etxebizitza alokairu merkeak agertzen dira. Beharra duten gutxi batzuei laguntza ekonomiko txiki bat ematen diete. Bereziki turismoa erakartzen du. Honek, ondorio kaltegarriak izan ditzake, batik bat bertakoen bizitzengan. Masa turismoa adibiderik garbiena da. Horrez gain, etxebizitzen merkantilizazioa begi bistan dago.

Resultado de imagen de airbnb
    Leku askotan turismo masaren fenomenoa oso kezkagarria da. Airbnb eta bestelako platarformek ez dute fenomeno honi laguntzen askoren ustetan. Beraz, esan dezakegu, turismo masiboa plataforma hauen alde txar eta kezkagarri bat dela. Izan ere, pertsona ugarik plataforma horiek erabiltzen dituzte bidaiatzeko, eta jada turista masa handiak jasotzen dituzten lekuetara are turista gehiago heltzen dira.
   Gertakari honen aurrean hainbat neurri hartzen  ari dira zeinbat hiritan, printzipalki turismo asko jasaten duten hiriek. Hiri batzuetan udalak hartu ditu neurriak, baina beste hainbat hirietan herritarrek gauzatu dituzte plataforma hauen kontrako kanpainak. Fenomeno hau adibidez, Bartzelona, Berlin, Paris, Londres… bezalako hirietan gertatzen ari da.

Joane Abalia Ajuriagoikoa