jueves, 21 de septiembre de 2017

Kaixo guztioi!


      Hasteko nire burua aurkeztuko dut. Joane dut izena eta Zornotzatik idazten dut. 1999an jaio nintzen, lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza Zornotzako ikastolan gauzatu nituen. Batxilergoa berriz, Durangon egin nuen, Ibaizabal  ikastolan. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean hasi ditut nire ikasketak. Lan Harremanak eta Giza Baliabideak ikasteko asmoa nuen duela 2 urtetik eta titulazioa lortzea da nire helburua.


     Blog honen gaia, izenburuan ikusi dezakezuen moduan, Airbnb bezalako plataformak dira. Airbnb eta bestelako plataformak etxebizitzetako alokairuak oso merke jartzen dituzte. Honek ondorio batzuk dakartza etxebizitzetako merkatuan.


     Aste hauetan gai honi buruzko informazioa emago dut. Nire blog berri honetan artikuluak, berriak eta hainbat bitxikeri ikusi dezakezue. Airbnb bezalako plataformak pentsatzen duguna baino kaltegarriagoak dira, hortaz, blog honetan alde onak eta alde txarrak izango dituzue.


     Horrenbestez, gai hau interesgarria iruditzen bazaizue bisitatu nire bloga!



Joane Abalia Ajuriagoikoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario